MusEkintza Jaialdia 2022/2023: "ÉCLAT - La moda como símbolo de (R)evolución. La danza como medio de revelación"

Bilbao 2023(e)ko Martxoak 18
  • MusEkintza Jaialdia 2022/2023: "ÉCLAT - La moda como símbolo de (R)evolución. La danza como medio de revelación"
  • MusEkintza Jaialdia 2022/2023: "ÉCLAT - La moda como símbolo de (R)evolución. La danza como medio de revelación"

MusEkintza 2022/2023 jaialdiaren barruan.

MODA IRAULTZA SINBOLO GISA. DANTZA ERREBELAZIO BIDE GISA. Ibilbide berezi honek modaren mugarri batzuk erakusten ditu XIX. mende bukaeratik eta XX. mendean zehar. Bigarren Industria Iraultza, gerrak, krisiak, mugimendu abangoardistak, eskubide-berdintasunaren aldeko borroka, mugimendu feminista, diktadurak… Dena elkarren eraginpean, janzteko moduan, portaeretan eta gizarte-harremanetan aldaketak eragin zituen.

ÉCLATen letra gehienak hiru idazle nabarmenen testuen egokitzapenak dira: Sor Juana Inés de la Cruz, Gertrudis Gómez de Avellaneda eta Alfonsina Storni. Kantari batek ahotsa jarri eta testu hauek interpretatzen ditu, era honetan obraren musika-koadroa osatuz. Zapalkuntza, borroka, askapen, desengainu eta pragmatismo uneak islatzen dira obran. Modaren hainbat ikono-elementuren bitartez, hura agertzea eragin zuena planteatzen da; janzteko modu bat, izateko modu bat eta harremantzeko modu bat markatu zuten zirkunstantziak. Alderdi hauek musikaren, kantuaren eta dantzaren bidez lantzen dira, flamenkoa oinarrian duelarik, baina baita garaikideko pintzeladak ere.

Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea 944150231 telefonora deituta


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana