Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak “Ernestina Champourcin” literatura lehiaketaren 33. edizioaren deialdia egin du.
Ernestina Champourcin poesia sariketa bi hizkuntza modalitateetan egingo da, 1994az geroztik egin den bezala.
Lanen ezugarriak
Poema sortek 500 bertso izan behar dituzte gutxienez eta 700 gehienez eta egileak askatasun osoa izango du estrofei, neurriari eta errimari dagokienez.
Lanak jatorrizkoak izan behar dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean inolako saririk jaso gabeak.
Hartzaileak
Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute oinarriak ALHAOn argitaratzen diren egunean 16 urte bete dituzten pertsona fisikoek.
Ezin izango dute parte hartu aurreko bost edizioetatik edozeinetan saria lortu dutenek.
Hizkuntza modalitateak
Bi hizkuntza modalitate ezarri dira: euskara eta gaztelania. Lan bakoitza bi modalitate hauetako bakar batera baino ezin daiteke aurkeztu.
Diru zuzkidura
Saria 2.000 eurokoa izango da modalitate bakoitzerako.
Aurkezteko epea
Aurkezteko epea 2023ko uztailaren 10an amaituko da.
Lanak aurkeztea