Erotismoa, heriotza eta bakardadea kontzeptuei heltzen diete, besteak beste, Natalia Labourdettek eta Victoria Guerrerok interpretatuko dituzten piezek. Horiekin, egitarau interesgarria osatu dute Espainiako musikan gorabidean diren eta musika klasikoaren eremuan zeresana sortzen ari diren bi artistek. Adierazkortasun beroa eta kantu-teknika dotorea ditu Natalia Labourdettek. Musika-ibilbide interesgarria egiteko bidean pauso sendoak ematen ari da; izan ere, askotariko egileen lanak interpretatzeko erregistro-zabaltasun interesgarria eta gaitasuna badituela erakusten ari da. Sopranoari akonpainamendu zehatza emango dio lied piezen interprete gisa nabarmentzen ari den Victoria Guerrero piano-jotzaile bikainak.