Duela urte batzuetatik hona hainbat formatutako piezak garatu ditugu, eta horien ardatz nagusia bi sortzaileen irudia da: Espe eta Txubio eszenan. Haien artean ezartzen den harreman mota ikertzen dugu, gertakarien kontakizunean pentsatu beharrik gabe sortzen diren loturak, azken batean, giza izaerari buruzko gogoeta komikoen sarea.
Gure bizialdia ebatzi beharreko misterio gisa agertzen zaigu: askotariko pistak iristen zaizkigu, eta horiek normalean ez gaituzte inora eramaten, baina funtsezko galderan pentsarazten digute: benetan, ba al dago zer ulertu?
Proiektu berri honetan, murgilduta gauden funtsezko kontzeptu horiek lantzen jarraitzen dugu, ezin besarkatuzko zeregin horretan ordena jartzen saiatuz, berriro ere alferrikakoaren konkista iruditu arren.