HIZLARIA
Raul Garcia nazioarteko animazio-ekoizpen garrantzitsuenetan aritu da: Simpsondarrak, Fantasia 2000 (Walt Disney), Ederra eta Piztia, Tarzan, Hercules, Notre Dameko konkorduna, Pocahontas, Lehoi Erregea, Aladdin, Asterix eta Obelix dira bere lan-ibilbide luzeko izenburu batzuk. Nazioarteko animazio-sari garrantzitsuenetako batzuk jaso ditu, eta ibilbide bikaina egin du animazio zuzendari eta ekoizle gisa. Gainera, irakasle-esperientzia bikaina du mundu osoko unibertsitateetan.