Gnat Zinema 2023: "Con la fuerza del viento"

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Martxoak 23
  • Gnat Zinema 2023: "Con la fuerza del viento"

Oharra

Gonbidapenak eskuragai erreserbatu botoian eta Antzoki Zaharreko leihatilan.

Con la fuerza del viento (2023). Juan Manuel Sotillos. Espainia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak antolatzen duen Gnat Zinema, Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldiaren hirugarren edizioari hasiera emateko, “Con la fuerza del viento” dokumentala estreinatuko da. Dokumental honek erakusten du Indlandsis-aren, Groenlandiako izotz geruzaren, mendebaldetik ekialdera egin den lehen zeharkaldia haize lera erabiliz. Nazioarte mailan lur polarretan aditu handia den Ramón Larramendik gidatuta, mila kilometro baino gehiago egin ziren abentura eta esplorazio dosi handiak zituen espe­dizio zientifiko batean.

Ondoren solasaldia izango da SOS ARTIC espedizioan parte hartu zuten Juan Manuel Sotillos (dokumentalaren zuzendaria eta espedizioko komunikazio arduraduna) eta Lucia Hortal (espedizioan parte hartu zuen zientzialaria).


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana