80ko hamarkadan, Lizasoko (Nafarroa) komentu bat Ortzadar komunitate xelebrearen egoitza izan zen. Eraikineko horma gatzgabeak lore-motibo izugarriz apaindu ziren, eta bertako aretoetan topaketa jendetsuak egin ziren, non new age kutsuko praktika katartikoekin esperimentatzen baitzen. Gaur egun, klausurako monjeak bizi dira eraikinean, eta gertaera haren arrastoak ia hautemanezinak dira.
San Simón 62-ren egileak beren amen testigantzek erakarrita hurbildu dira bertara, frankismoaren ondorioak alde batera utzi eta garai berri honetako erronka pertsonal eta politikoei aurre egin nahian, Ortzadarreko komunitatetik igaro baitziren.