Lan asko egin ondoren eta ilusio handiz, Tarima Beltzak bere azken lana estreinatuko du martxoaren 25ean: «Sin salida». Ez huts egin!
Zer gertatuko litzateke igogailu bat matxuratzen bada eta lau pertsona itxita eta merkataritza gune bateko sotoan amaitzen badute?
Aurrejubilatu batek, exekutibo batek, dibortziatu berri batek eta etxekoandre zoro samar batek ustekabeko gau bat biziko dute, eta ustekabekoren bat edo beste aurkituko dute...
Isabel Aguirrezabala lakuntzarrak idatzi eta eszenatoki batean lehendabizikoz aurkezten den komedia batean murgildu da oraingo honetan Tarima Beltza Antzerki Taldea. Zuzendari lanetan Jon Barbarin aritu da.
FITXA ARTISTIKOA
Egilea: Isabel Aguirrezabala
Zuzendaritza: Jon Barbarin
Antzezleak: J. Manuel Herrero, Nahikari González, J. Luis Liberal, Merche Herrera, Olibi Galparsoro, Pili Maldonado.