"Kelonia eta itsasoa"

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Martxoak 25
  • "Kelonia eta itsasoa"

Ilargirik gabeko gau batek jaioko da dortoka txikia hondartzan. Bere senak argi eta garbi adieraziko dio itsasora iristeko izarrek ur gainean egiten duten isla jarraitu behar duela. Hala ere, zibilizazioko argiek nahastuta, hirian barrena murgilduko da, guztiz ezberdina den mundu batera.

Abesti itxurako bat da Kelonia, adiskidetasunari eta biziraupenari buruzkoa. Dortoka txikiak bere lekua bilatu beharko du, batzuei mesede egiten dienak, beste batzuei kalte egin diezaiokeen (eta alderantziz) mundu batean.

Istorio xamur eta dibertigarria, antzoki bateko bastidoreen artean kontatua, zuzeneko musikaren eta objektuen antzerkiaren bidez.

  • Zuzendaria: Dora Cantero
  • Musika: Fran Lasuen
  • Aktorea: Nerea Ariznabarreta
  • Musika zuzenean: Maider López

 


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana