"Paraíso perdido"

Bilbao 2023(e)ko Martxoak 25
  • "Paraíso perdido"

John Miltonek 1667an argitaratutako poema epikoak gizakiaren erorketaren tragedia kontatzen du, baita Satanen erorketarena ere. Mitonen Satanek, erromantikoek benetako heroitzat hartzen dutenak, zeruko tiraniaren aurrean matxinatzen den errebeldea sinbolizatzen du. Izan ere, gizakia erori aurretik, aingeru eroriaren historia dago. Porrot egin zuen matxinadaren eta haren ondorioen historia, gizonen eta emakumeen patua baldintzatuko zuena. Baina, honelakoak gara gure patua horrela idatzi zelako ala gure sinesmenek horrela idaztera eraman gintuztelako?

Miltonen hizkuntzaren edertasuna goresteaz gain, Paradisu galdu honek komediantearen lanbideari egindako omenaldia ere izan nahi du, hainbatetan erdeinatua, gutxietsia eta deabrutua izan baita, gauzak eraldatzeko eta urratzeko duen gaitasun liluragarria dela eta. Komedianteei ez zitzaien hirietara hurbiltzen uzten, haien lanbideak fede oneko jendea kutsatuko ote zuen beldur baitziren. Ezagutzarekiko beldurrak oso sustrai zaharrak ditu. «Jakintza bekatua al da?» esan zion sugeak emakumeari. Eta emakumeak jakintza aukeratu zuen ezjakintasunaren ordez. Baina…

 

Taldea

  • Dramaturgia: Helena Tornero eta Andrés Lima
  • Zuzendaritza: Andrés Lima
  • Antzezleak: Pere Arquillué, Cristina Plazas, Lucía Juárez, Rubén de Eguia, Elena Tarrats y Laura Font
  • Eszenografia eta jantziak: Beatriz San Juan
  • Argiztapena: Valentín Álvarez (AAI)
  • Jatorrizko musika eta soinu-espazioa: Jaume Manresa
  • Karakterizazioa: Cécile Kretschmar
  • Bideo-sorkuntza eta postprodukzioa: Miquel Àngel Raió
  • Eszenografiaren eraikuntza: Pascualín Estructures
  • Jantzigintza: Goretti Puente
  • Teatre Romearen, Grec 2022 Bartzelonako Jaialdiaren eta Zentro Dramatiko Nazionalaren ekoizpena.

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana