"Abundance"

Lezo 2023(e)ko Martxoak 26
  • "Abundance"
  • "Abundance"

“Desirari eustea ordena mantentzea da, baina baita izan ditzakegun esperientzia berrien aurrean pareta bat eraikitzea ere. Desira askatzeak, aldiz, gure zentzumenak areagotzen ditu, baina aldi berean, KAOSA eragiten du.”

Abundancek indarrean dirauen pentsamolde erromantikoa ezbaian jarriko du. Printze eta printzesaren istorioa desagertarazi nahi du. Obrak monogamia zalantzan jarriko du. Izan ere, oraindik hain ukiezina den bizitzeko modu honek norbanakoaren fantasiak ixilarazten ditu, benetako desirak gure buruetan giltzapetuta geratuz.
Bost interpreteek, helburu bakartzat jabetza, esklusibotasuna, zeloak eta leialtasuna dituen maitasuna dantzatuz garaituko dute.

OSA+MUJIKA Jaiotz Osa eta Xabier Mujikaren arteko topaketa artistikotik sortu zen. Bi sormen-munduren batura da: dantza eta jantziak/eszenografia. Bien artean, ikusizko istorioak kontatzeko helburua duen talde bat sortzen dute; helburua da buruan dituzten irudi horiek guztiak sortzea, forma eta zentzua ematea, eta mugimenduan zein ikus-entzunezko formatuan gauzatzea.

  • Zuzendaritza: Osa + Mujica
  • Dramagintza, koreografia: Jaiotz Osa
  • Musika: Gartxot
  • Interpreteak: Cristina Aldasoro, Maddi Ruiz de Loizaga, Carlos Ojeda, Rafke Van Houplines, Jaiotz Osa
lezo.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana