"Esna"

Gernika-Lumo 2023(e)ko Martxoak 26
  • "Esna"

Familia osoari zuzendutako antzerki-dantza proiektua da ESNA, non esperimentua esperientzia bihurtzen den. Bi gorputz taularatuko dira, pertsona bakarra interpretatzeko, mila aurpegi izan ditzakeen pertsona bakarra.

Sinopsia

Norbaitek beste bat dela irudikatzen du, bere larruan jartzeko ariketa egiten du, gero bizitako esperientziak aberastuta itzultzeko. Jolasaren bidez animalia, edo lorea, jostailua, ura edo haizea bera irudikatzen du. Mutil batek neska bat dela imajinatzen du, neska batek mutila dela amets egiten du. Beste neska bat konbentzituta dago mutila dela, harik eta neska dela konturatzen den arte; jaio zen unera itzultzen da, jaioberriaren ama dela imajinatzen du, gero amaren amona eta amonaren birramona, tximino bat dela imajinatzen duen arte. Ikertu, jolastu, lokaztu egiten dira, bata eta bestea izateko gai direla ohartzen dira, ni izan naitekeen pertsona bat, bera eta zurekin, bat izatera behartuta egon gabe, bera eta zurekin.

Ikuskizun honek balioan jartzen du pertsonek beren gorputzekin edo irudimenarekin esperimentatzeko, rol desberdinak jokatzeko, munduarekin modu desberdinetan elkarreragiteko, harremanetan arakatzeko, probatzeko eta bilatzeko duten gaitasuna. Azken batean, hainbat aukera ikertzeko eta horietan sakontzeko gaitasuna. Gizarte mesfidati batean balio hori aldarrikatzeko beharra ikusten dugu, dena presaka etiketatzeko joera baitu. Horregatik, errakuntzarako eta porroterako eskubidea eskatzen dugu, bizitza bere sakontasun osoan ulertu nahi badugu. Eta batez ere, arnasa eskaini nahi dugu.

Lankidetzari buruz

Antzerkia eta dantza da ESNA, dantza delako, baina baita antzerkia ere. Antzezleak dantzariak dira, baina Jokin Oregi antzerkian espezializatuta dago eta Eva Guerrerok denbora asko eman du dantzaren heterodoxian arakatzen. Eszenan bi gorputz pertsona bakarra interpretatzeko, bi konpainia helburu berarekin elkartzen diren bezala: Beste batzuk garela imajinatzea, jolasean.

Fitxa artistikoa

  • Egileak: Marie de Jongh, DOOS Colectivo
  • Zuzendaria: Jokin Oregi
  • Koreografia: Eva Guerrero
  • Aktore/dantzariak: Denis Martínez, Olaia Valle
  • Jatorrizko musika: Nerea Alberdi, David. S. Damián (Blue Bayou estudioetan grabatutako eta nahasitako musika)
  • Argiztapena: Arantza Heredia
  • Teknika: Edu Berja, Unai Barrio
  • Kanpoko begirada: Ana Meabe
  • Produkzio exekutiboa: Jemima Cano, Pío Ortiz de Pinedo
  • Komunikazioa: Irene Zarrabeitia, Eider Zaballa
  • Banaketa: a+ Soluciones Culturales
  • Iraupena: 40 minutu

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana