"Lagun beltz asko"

Galdakao 2023(e)ko Martxoak 26
  • "Lagun beltz asko"

Hemen ez gara arrazistak. Hemen denok ditugu lagun beltz asko. Eta gauza asko entzuten da, gero eta delikuentzia gehiago dagoela, jende horrek lana kenduko digula entzuten da.

Berandu da. Kalean ez dabil inor. Istorioa ixtear doan taberna arrunt batean gertatzen da. Barnean, tabernako jabea eta bere lagun hoberena azkena hartzen ari dira. Oso lagun onak dirudite baina sekretuak eta traizioak ezkutzatzen dizkiote batak besteari. Bat-batean, galduta dagoen migratzaile bateak atea jotzen du eta mugikorra kargatzen uztea eskatzen die, Londresen dagoen alabarekin hitz egin ahal izateko. Mugikorrik gabe ezin du ez alabarekin hitz egin ezta bere bidaiarekin jarraitu ere.

Gaua luzatzen da eta "bertakoek" hain urrunetik datorrenari lagundu egin nahi diote, nola edo hala. Ezin elkar ulertu ordea. Istorio hau, taberna batera sartu eta, nahigabean, bertako anfitrioien isilpeko sekretuak nahastearen ondorio da.

Gauaren bukaeran, gorpu geldo bat tabernako zoruan. Poliziari kontatuko dioten bertsioa, berriz, klasikoa: ez zuen paperik, indarrean sartu zen, lapurtu egin nahi zien. Beraiek lagundu besterik ez zioten egin nahi baina, arazoa da, ez ziotela ezertxo ere ulertzen. Agian zerbait ezer ulertu izan baliote, han ez zen ezer gertatu izango.

Euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak (eta ingelesez, eta pastunez, gure afganiar migratzaileak menperatzen dituen hizkuntzak). 

Fitxa artistikoa

  • Gidoia eta zuzendaritza: Garbi Losada
  • Jatorrizko istorioa eta ekoizpen exekutiboa: José Antonio Vitoria
  • Banaketa: Ramón Ibarra, Asier Hormaza, Asier Sota
  • Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano
  • Musika diseinu eta ekoizpena: Javier Asín (AsinSound)
  • Eszenografiaren eta jantzien diseinua: Ikerne Gimenez

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana