O Futuro é ancestral obrak “gorputza-eszenografia”, gure inguralde fisikoa eszenario mugikor gisa, hiri ingurunearekin solasaldia bailitzan, eta hirien eraikuntza behatzen ditu.
Solasaldia zementuarekin, lehengaia, gure mendebaldeko jatorriaren metafora sozial modura, non arbasoak desagertutako kultura legez ikusten baitira, berriro konektatu nahiko genukeen zer ideal gisa.
O Futuro é ancestral XXI. mendeko gorputzen erakusketa-performance-manifiestu modura aurkezten da. Plastikoaren eta zementuaren eraginpean ipinitako hiru gorputzen erakusketa bat.
Elementu artifizialez apaindutako larruazala, gorputzera zementua itsatsita dantzan, horrela irudi titanikoak eraikiz, beste performer batzuei eta publikoari, mantsotzeko eskatzen digutenak, “ezinbesteko desazkunde” batera joan gaitezen, gure arbaso unibertsalengana itzultzeko, gure sustraiekin berriro konekta gaitezen, hemen eta orain.
Gorputza paisaia potentzial modura, metafora sozial gisa.
Larruazala jantzi gorputzaren arkitektura agerrarazteko. Berau ezkutatzea haragia azaleratzeko.
Iragandako beste hamarkada batzuetan abandonatutako eskultura-pieza bailitzan, biluztasuna ahaldundu egiten da, plastikozko pop dekorazioari esker. Larruazala bereizten duen muga modura ez, baizik eta elkar komunikatu egiten duten lurralde modura erakutsiz.