Donostia Antzerki Saria 2023:"Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi"

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Martxoak 27
  • Donostia Antzerki Saria 2023:"Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi"

Epaimahaiak balio handia eman dio sorkuntza propioa izateari eta, batez ere, antzezleek beraiek bideratutako sorkuntza prozesua izateari: “Testua sortu, eta testuaren taularatzea zuzendu eta antzeztu pertsona berberek egiten dute eta testua idaztera eraman dituzten galderek, eztabaidek eta hausnarketek indar handia hartzen dute taula gainean”. Emaitza bikaina lortu dute epaimahaiaren ustez eta hizkuntzaren aldetik ere, kalitate handiko lana dela azpimarratu du epaimahaiak.

Antzezleen lana ere goraipatu du epaimahaiak, antzezleek indarrez, umoretsu eta irudimenez beterik taularatu dute lana eta edozein ideia eszeniko taula gainean gauzatu daitekeela erakutsi dute. 

Kamikaz Kolektiboak eta Ttak Teatroak 12.000 euro eta Ramon Zuriarrain-en artelana jasoko dituzte sari gisa. Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria eman eta gero lan irabazlea eskainiko da.

Gonbidapenak martxoaren 26an egongo dira eskuragarri Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan, goizeko 11:30etik aurrera.

--

Emakume 1, emakume 2, emakume 3, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelitoz betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean.

Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da?

Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?

Fitxa

  • Zuzendaria: Iraia Elias, Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga
  • Konpainia: Kamikaz Kolektiboa eta Ttak Teatroa
  • Aktoreak: Erika Olaizola, Amancay Gaztañaga eta Iraia Elias


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaKamikaz Kolektiboa
  • Data 2023(e)ko Martxoak 27
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Victoria Eugenia Antzokia
    Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Victoria Eugenia Antzokia

Non

Euskadi, auzolana