Gutun Zuria 2023: egitaraua (Bilbao)

Bilbao 2023(e)ko martxoaren 28(e)tik 2023(e)ko apirilaren 1(e)ra
  • Gutun Zuria 2023: egitaraua (Bilbao)

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoren Gutun Zuria Bilbao. Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia martxoaren 28tik apirilaren 1era ospatuko da. "Idatzi/Editatu/Irakurri" izenburupean, 2023ko edizioak idazketa, edizioa eta irakurketa prozesu beraren zati gisa aztertzen diut, sorkuntza-lan bateratu gisa ulertuta, non praktika horietako bakar bat ere ezin den besteetatik bereizi.

Horrela, literatura asmatzeko, ekoizteko, banatzeko, komunikatzeko eta kontsumitzeko modu berriak islatzen ditu Jaialdiak. Esate baterako, literatura garaikideko erreferenteak, hala nola Manuel Rivas, Gonçalo M. Tavares, Juan Pablo Villalobos edo Elvira Navarroegungo narratibako ahots berriak, hala nola Pol Guasch, Munir Hachemi, Leire Bilbao edo Sara Torres;euskal literaturaren panorama berria irudikatzen duten Katixa Agirre eta Eider Rodriguez bezalako egileak; eta idazketa antropologiatik, filosofiatik, psikologiatik edo interpretaziotik jorratzen duten sortzaile heterogeneoak, hala nola Iñigo Martinez Peña, Jon Gerediaga edo Bob Pop.

Batzuetan elkarrizketak izango dira; beste batzuetan, aldiz, idazketari eta irakurketari musika eta mugimenduko irudia gehitzen zaizkie, literatur esperientzia berriak proposatuz, hala nola Iban Zaldua idazlearen eta Miren Narbaiza abeslariaren arteko topaketa musikatua, edo Abraham Bobaren ikus-entzunezko ikuskizuna, Jaialdiari hasiera emateko.

Gainera, Azkuna Zentroan 30 jarduera baino gehiago egiten dira formatu desberdinetan, egun osoan zehar. Idazleekin izandako elkarrizketez gain, eztabaidak, tailer artistikoak, eskola publikoarekin egindako topaketak edo narratibarekin lotutako argitalpen-aurkezpenak eta proiektuak ere izaten dira.

2023KO EGITARAUA

Martxoak 17, 18:30: "PORQUE ESTÁ TODAVÍA EN EL CUERPO" (CRISTINA RIVERA GARZA + ISABEL DE NAVERÁN)

Martxoak 28, 17:30: "LECTURAS DE LOS DEMÁS, LECTURAS DE MÍ MISMO" (ANJEL LERTXUNDI + ADAN KOVACSICS)

Martxoak 28, 19:00: "ESTO NO ES UNA CANCIÓN" IKUS-ENTZUNEZKO IKUSKIZUNA, ABRAHAM BOBAREKIN

Martxoak 29, 17:00-19:00: "TENSAR EL TEXTO - EL HILO TENSADO COMO RECURSO PARA LA LECTURA DE UN LIBRO" TAILERRA

Martxoak 29, 17:30: MIREN NARBAIZA + IBAN ZALDUA

Martxoak 29, 19:00: "OTRA MANERA, OTRA MAREA" (MANUEL RIVAS + GONÇALO TAVARES)

Martxoak 30, 11:00-12:00: "OTROS MODOS DE ABORDAR EL CONCEPTO 'LIBRO'. EDITAR DESDE LOS MÁRGENES" TOPAKETA/ELKARRIZKETA

Martxoak 30, 16:00: AZKUNA ZENTROAK EKOITZITAKO ARGITALPENEN AURKEZPENA

Martxoak 30, 17:30: UXUE APAOLAZA + IRENE PUJADAS + BEÑAT SARASOLA

Martxoak 30, 19:00: "LA POESÍA NO QUIERE ADEPTOS, QUIERE AMANTES" (POL GUASCH, MUNIR HACHEMI + LEIRE BILBASO + SARA TORRES)

Martxoak 31, 17:30: "AHOPEAN ESAN / EN VOZ BAJA" (JON GEREDIAGA + IÑIGO MARTÍNEZ)

Martxoak 31, 19:00: "LA CIUDAD MUTANTE" (JUAN PABLO VILLALOBOS + ELVIRA NAVARRO + IVÁN DE LA NUEZ)

Apirilak 1, 12:00: HITZARI BURUZKO SORKUNTZA AZKUNA ZENTROAN (ARGITALPENEN AURKEZPENA)

Apirilak 1, 17:30: "IDAZLE HEDATUA" (EIDER RODRIGUEZ + KATIXA AGIRRE)

Apirilak 1, 19:00: "CONTRA LA SINOPSIS: LAS HISTORIAS NO IMPORTAN" (BOB POP + ALBA CARBALLAL)

 

BBK GUTUN ZURIA BILBAO SARIAK

Jaialdiaren aurretik, martxoaren 17an, BBK Gutun Zuria Bilbao Sariak banatu zitzaizkien bertako eta nazioarteko literatur sorkuntzako bi erreferenteri: Anjel Lertxundi eta Cristina Rivera Garza.

Eleberrigilea, poeta, ipuingilea eta saiakeragilea den Cristina Rivera Garza mexikar literatura garaikideko ahots garrantzitsuenetako bat da, eta birritan Sor Juana Inés de la Cruz Nazioarteko Saria jaso duen bakarra. Houstongo Unibertsitateko Idazketa Sortzaileko espainierazko doktoregoaren sortzailea, bere lanen artean La Cresta de Ilión (Editorial Tránsito, 2020) bezalako tituluak nabarmentzen dira, biolentziak gorputzetan nola eragiten duen erakusteko balio dion istorio kezkagarri bat, errealitatearen mugak eta generoaren markatzaileak zalantzan jartzen dituena.

Saria jaso ondoren, Cristina Rivera Garzak Isabel de Nevaránekin, gaur egun Azkuna Zentroko ikertzaile elkartua den dantzako kuradore eta idazlearekin, elkarrizketa bat izan zuen.

Haur eta gazte literaturako, eleberriko eta saiakerako 50 lan baino gehiagorekin, euskarazko literaturaren erreferentea da Anjel Lertxundi. Idazlea, literatur kritikaria, kazetaria eta gidoigilea da, eta bere lanik aipagarrienen artean Otto Pette (Azken itzalak) eleberria dago, 1994an Literaturako Sari Nazionaleko finalista izan zena narratiba modalitatean.

Anjel Lertxundi Jaialdia irekiko du gaur, Adan Kovacsics idazle txiletarrararekin izango duen elkarrizketan.

ARGITALETXEEN AURKEZPENAK

Gutun Zuria Bilbaon edizioak presentzia espezifikoa du. Programan, nabarmentzekoa da Azkuna Zentroak ekoitzitako argitalpenen erakusketa, praktika artistiko garaikidea osatzen baitute hura ezagutu eta zabaltzeko, hala nola Somewhere from here to heaven Metakoadernoak katalogoa. Los cuadernos de creación de Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao edo Stock artea, pentsamendua eta kultura garaikidearen aldizkari berria. Gainera, José Ramón Ais artista bisualak Prospettiva (Caniche, 2023) liburua aurkeztuko du.

Halaber, itzulpengintza eta euskara ere izango dira Jaialdian, Etxepare Institutuak zuzendutako Euskal Herriaren eta Japoniaren arteko komiki trukea saioaren bidez. Saio horretan Hiromi Yoshida Black is Beltzaren itzultzaileak, Koro Muro Harrieten editoreak eta Josevisky (Joseba Larratxe) komikigileak hartuko dute parte. Ainara Aspiazu - Axpi ilustratzailea moderatuta.

JARDUERA OSAGARRIAK

Mama Crea Desiderata

Desideratak zainketen garrantziari buruzko hausnarkeeta proposatzen du, irakurtzeko eta idazteko espazioak, zein objektuak mimatzeko esperientziaren bitartez. Kale-antzerkiko pieza hau esperientzia bizi gisa planteatzen da, bertan publikoak aukera izango du ospitale bat bisitatzeko non pazienteak liburuak diren.

Tensar el texto

Escrito a lápiz argitalpen-laborategiko Desireé Rubio artistak emandako tailer hau testuaren tentsioaren inguruan garatzen da, liburuan hari bidez esku hartuz. Brodatzea baliabide bat da testu bat berrirakurtzeko, azpimarratzeko eta aztertzeko. Hariak zabaldu egiten dira emakumeen irudiak dituzten liburu-azaletan; elkarrizketak ehuntzen dituzte bi libururen artean; testua zeharkatzen dute, azpimarratuz; orriak tenkatzen dituzte arku-forman; eta hitz-konstelazioak brodatzen dituzte poemetan. Horrela, testua tenkatzeko moduak jorratzen dira, eta, amaitzeko, irakurketa performatiboa egiten da parte-hartzaileekin, liburu batean brodaturiko azpimarratuak gainjarriz.

Tailer hau bereziki zuzenduta dago irakurketa-klubei eta idazketan, edizioan, literaturan, kultura bisualean eta antzekoetan interesa duten pertsonei.

Otros modos de abordar el concepto “libro”

Berridaztea, desitxuratzea, brodatzea eta birziklatzea teknika errepikakor gisa. Desireé Rubio artistak Escrito a lápiz proiektuaz hitz egingo du argitalpen ez-tradizionaleko laborategi gisa, eta objektu-liburu, artista-liburu, objektu performatibo eta erreakzio poetikoko objektuez ere. Irakurtzea eta berrirakurtzea. Testuaren tentsioa liburuan hari bidez esku-hartuz erakusten da.

Tailer hau bereziki zuzenduta dago idazmenarekin edo ikus-entzunezko komunikazioarekin lotura duten helduei, eta literatura eta idazketarekin lotura duten ikasle eta unibertsitateko eragileei.

Juan Pablo Villalobosekin topaketa. Historias del Raval

Juan Pablo Villalobos idazle mexikarrak Historias del RavalMiqui Otero eta Júlia Martírekin batera sortutako eta Blackie Books argitaletxeak eta La Central liburu-dendak babestutako literatura-proiektua, eskola-publikoarekin partekatuko du, Ravaleko institutuekin eta elkarteekin elkarlanean. 

Exposición de cómic en Galería Mediateka

Martxoaren 29an, Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazioarteko Jaialdiaren barruan, ¡Hay Caldo! erakusketa jarriko da martxan. Andrea Ganuza, Charlotte Gosselin eta Clara Chotil artisten proiektuak aurkeztuko ditu, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok, Quebec-eko Maison de la Littérature-k eta Angulemako Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l’image-k bultzatu duten Komikiaren Nazioarteko Egonaldiaren esparruan.

SARRERAK

gutunzuria.azkunazentroa.eus

Az Info: Martxoaren 7tik 27ra | liburudendAZ: martxoaren 28tik apiliraren 1era

Gutun Zuria Bilbaok Iñaki Esteban, Ivan de la Nuez, María Mur eta Beñat Sarasolaren laguntzarekin; baita BBK Fundazioa / Etxepare Euskal Institutua / Metro Bilbaoren laguntzarekin ere.

15 EDIZIO

Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazioarteko Jaialdiak XV. edizioa ospatzen du. 2018ra arte, jaialdiak antzeko formatua izan zuen, Auditorioan egindako egileen arteko elkarrizketak ardatz bezala. 2019an, aldatu egin zen, publiko berriei beste formatu fatzuk irekitzeko, alegia Azkuna Zentroaren misio berriaren ildotik: gizartea kultura garaikidearekin konektatzen saiatzea.

Gutun Zurian hitzak liburuetako orrialdeen muga gainditzen du eta beste diziplina artistiko guztiekin hitz egiten du. Artistek artearen aukera narratiboak ezagutzeko egiten dituzten tailerrekin, soinua eta hitza uztartzen dituzten kontzertuekin, argitaletxe independenteen eta ekoizpen literarioko agenteen topaketekin… Autoreen konplizitatetik sortzen diren esperientziak, balioa ematen dutenak eta aberasten dutenak.

Jaialdia erdigune osoan egiten da: Auditoriotik Mediateka BBKra, Atriora edo Lantegira. Ideien Laborategia: goizeko, arratsaldeko eta gaueko programazioarekin.

bilbao.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana