Bergarako Zinekluba: "Corsage"

Bergara 2023(e)ko Martxoak 29
  • Bergarako Zinekluba: "Corsage"

1877ko Gabonetan, Isabel Austriakoak (Sissi) 40. urtebetetzea ospatzen du. Austriako lehen dama, Frantzisko Jose I.a enperadorearen emaztea, ez du bere burua adierazteko eskubiderik, eta eder eta gazte mantendu behar du betiko enperatrizaren paperean. Igurikimen horiek asetzeko, barau, ariketa, ile-apainketa eta gerria egunero neurtzeko erregimen zorrotza hartzen du. Konbentzio horiek itota, eta jakintzarako eta bizitzarako irrikaz, Isabel irudi horren kontra oldartzen da gero eta gehiago.

Sariak

2022: Cannesko jaialdia: Interpretazio onena (Vicky Krieps) (Un Certain Regard)
2022: BAFTA sariak: Ingelesez besteko film onenaren sarirako izendatua
2022: BFI London Film Festival: Film onena
2022: Europako zinemaren sariak: emakumezko aktore onena (Vicky Krieps). 3 izendapen
2022: Independent Spirit sariak: Atzerriko film onenaren sarirako izendatua
2022: Gotham sariak: Nazioarteko film onenaren sarirako izendatua
2022: Satellite Awards: Nazioarteko film onenaren sarirako izendatua (Krieps)

bergara.eus

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2023(e)ko Martxoak 29
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Seminarixoa
    San Martin Agirre Plaza, 4
    Bergara
  • Zenbatekoa3 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Seminarixoa

Non

Euskadi, auzolana