BizkaIdatz literatura-saria 2023

Bilbao 2023(e)ko martxoaren 29(e)tik 2023(e)ko irailaren 8(e)ra
  • BizkaIdatz literatura-saria 2023
  • BizkaIdatz literatura-saria 2023

BizkaIdatz literatura-sariaren XV. edizioan euskaraz parte hartzen dutenek Jabi Elortza idazlearen Marlon kontakizuna jarraitu beharko dute, eta gaztelaniaz parte hartzen dutenen kasuan, istorioa Alud da, Begoña Elorrieta idazlearena. Kontakizunak aurkezteko epea 2023ko martxoaren 29tik irailaren 8ra egongo da irekita.

Bizkaiko Foru Aldundiak bosgarren urtez jarraian antolatu dau Bizkaidatz literatura-saria, herritarren artean literatura-sorkuntza bultzatu eta sustatzera bideratua.

Lehiaketa honetara aurkezten diranek jarraipena emon beharko deutsoe  idazle batek proposatutako istorio bati, hark ezarritako hasiera, pertsonaiak eta egoerak kontuan hartuz. Aurtengo edizioan, abiaburutzat hartuko diren kontakizunak honako hauek dira: Jabi Elortzaren Marlon euskarazko modalitatean, eta Begoña Elorrietaren Alud gaztelaniazko bertsiorako.

Kontakizunek gutxienez 12 orrialde eta gehienez 15 izan beharko dituzte, eta 2023ko martxoaren 29tik irailaren 8ra bitartean aurkeztu ahal izango dira Laguntza- Erregistro eta Herritarren Arretarako Bulegoa (Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao), Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez zein Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidean jasotako gainerako moduren baten bidez (erregistro publikoak, posta-bulegoak eta abar).

BizkaIdatz literatura-saria, "Esta Historia la escribes tú/Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da", Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen du, beharrezkotzat jotzen baitu esparru literarioa eta, zehazkiago, arlo horretako sormen artistikoa sustatzen laguntzen duten ekimen kulturalak babestea, horiek gure Lurralde Historikoan garatu eta finkatzeko helburuarekin.

Jabi Elortza

Euskal Filologian lizentziatua, Zamudion irakasle lanetan dihardu. 2017an Sara argitaratu zuen; bi urte geroago Kinito egunak eta 2021ean Gezurren habia, guztiak genero beltzeko eleberriak, nerabeei zuzenduak eta Elkarrek argitaratuak, Taupadak bildumaren barruan.

Begoña Elorrieta

Kontakizun laburrak idazten hasi zen, eta horiekin hainbat sari irabazi zituen: besteak beste, Antonio Trueba Ipuin Lehiaketa (2014, 2015 eta 2017) edo Gargantua Konpainiaren Saria (2015); Ella y el abanico Umorezko Kontakizun Laburren I. Sarian ere finalista izan zen (2015). 2019an Gigantes/Erraldoiak/Giants lehen liburu ilustratua argitaratu zuen, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ipuinak bildumaren barruan, bai eta bere lehen eleberria ere, Fuego amigo.

Bizkaidatzen historia

BizkaIdatz literatura-lehiaketa 2008. urtean sortu zen helburu honekin: "bizkaitarren literaturaren arloko talentua eta sormena sustatzea eta zabaltzea." Lehiaketaren ardatza da parte-hartzaileek "jarraipena ematea gaur egungo idazle batek proposaturiko istorio bati, hark ezarritako hasiera, pertsonaiak eta egoerak kontuan hartuta".

Joan diren hamalau urteetan 606 idazlan aurkeztu dira. Hogeita hamar idazlek aurkeztu dituzte proposamenak Bizkaidatz lehiaketara aurkezten direnek jarraipena eman diezaieten; honako hauek dira: Miren Agur Meabe (Carnicería Manolo Harategia, 2008), Nerea Riesco (El sauce de Valentín Díaz, 2008), Unai Elorriaga (Prokofiev Plana, 2009), Maria Eugenia Salaverri (Madame, 2009), Irati Jiménez (Hirugarren bat, 2010), Oscar Alonso (Las familias postizas, 2010), Katixa Agirre (Uxiaren tesia, 2011/12), Alex Oviedo (La Diosa, 2011/12), Goizalde Landabaso (Memoriaren mutazioa, 2012/13), Juan Carlos Márquez (Donde ya sólo hay mar, 2012/13), Yurre Ugarte (Ordezko kazetaria, 2013/14), Esther Zorrozua (Dos anémonas azules, 2013/14), Ana Urkiza (Argazki kamera, 2014/15), Iván Repila (Delito al azar, 2014/15), Aixa de la Cruz (Stan, 2015/16), Jasone Osoro (Laranja Zukua, 2015/16), Alejandro Fernández Aldasoro (Un merluzo de anzuelo, 2016/17), Karmele Jaio (Zaunkak, 2016/17), Bernardo Atxaga (Istripua, 2017/18), Itziar Mínguez (Escape, 2017/18), Sonia González (Karma, 2019), Pedro Ugarte (El propietario de las naranjas, 2019), Idoia Barrondo (Ikigai, 2020), Juan Infante (El misterio del testamento ológrafo, 2020), Alaine Agirre (Zutunik eta makurtuta, 2021), Mikel Santiago (Una sorpresa de ocho patas, 2021), Gotzone Butron (Nire Sarajevo, 2022) eta Mikel Alvira (Los imperfectos, 2022); aipaturiko Jabi Elortzaz eta Begoña Elorrietaz gain.


 

bizkaia.eus/

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2023(e)ko martxoaren 29(e)tik 2023(e)ko irailaren 8(e)ra
  • LekuaBizkaiko Foru Liburutegia
    Diputación, 7
    Bilbao
  • Online https://www.ebizkaia.eus/es/inicio
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana