Gnat Zinema 2023: "Con la fuerza del viento"

Zumarraga 2023(e)ko Martxoak 29
  • Gnat Zinema 2023: "Con la fuerza del viento"

Gnat Zinema 2023

Haize lera "zero emisioko" ibilgailu polarra da, haize propultsio hutsez ibiltzen dena. Dokumental honek erakusten du Indlandsis-aren, Groenlandiako izotz geruzaren, mendebaldetik ekialdera egin den lehen zeharkaldia haize lera erabiliz. Nazioarte mailan lur polarretan aditu handia den Ramón Larramendik gidatuta, mila kilometro baino gehiago egin ziren abentura eta esplorazio dosi handiak zituen espedizio zientifiko batean. Espedizio honen mugarri garrantzitsuenetako bat izan da "Nunatak" berri bat aurkitzea (izotzetik ateratzen den mendia), klima aldaketak eragiten duen izotz-urtzearen ebidentzia garbiak erakutsiz. Zeharkaldian, izotz laginak jaso ziren hainbat eremutan eta geruzatan; baita aire laginak ere (dagozkion mikroorganismoekin batera) hainbat azterlan egiteko, betiere klima aldaketaren aurkako borrokan pentsatuz.

Iraupena: 42 minutu.

Zuzendaria: Juan Manuel Sotillos.

Dokumentalaren aurkezpena: Juan Manuel Sotillos (espedizioko partaidea, dokumentalaren zuzendaria).

SARRERAK

Gnat Zinema 2023 - Gipuzkoako III. Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldiko saio guztietarako sarrerak DOAKOAK izango dira.

Lortu zure sarrera egoitza bakoitzeko ohiko moduak erabiliz edo honako esteka honen bidez (saio bakoitzeko sarrerak nola lortu adierazten da bertan): https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ingurumena/gnaturaldia/zinema/sarrerak


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana