Gnat Zinema 2023: "Forest for the trees: the tree planters"

Oñati 2023(e)ko Martxoak 29
  • Gnat Zinema 2023: "Forest for the trees: the tree planters"

Gnat Zinema 2023

Bisualki eta artistikoki paregabea den dokumental honek aztertzen ditu Kanadako mendebaldeko kostaldeko zuhaitz-landatzaileen komunitate baten alderdi fisikoak eta emozionalak. Rita Leistner-ek, argazkilari saritu, fotokazetari, zinemagile eta zuhaitz-landatzaile ohiak, argazki finkoak eta filmazioak trebetasunez ehuntzen ditu zuhaitz-landatzaileen esperientzietan dauden kontraesanak deskribatzeko: zailtasunak eta sendabidea; bakardadea eta kide izatearen poza, giza izaeraren metafora zinematografiko adierazgarri bat sortuz. Kausa komun bat topatzean -nork bere burua ezagutzea eta beren zeregin paregabearen esanahia-, zuhaitz-landatzaileek euren burua eta elkarrena berreskuratzen dute ingurumena lehengoratzeko prozesuan.

Aurkezpena: Irene Sierra Xabier Urbina (Ekoliderrak).

  • Hizkuntza: ingelesa (azpitituluak euskaraz)
  • Zuzendaria: Rita Leistner
  • Produkzio-etxea: Leistner Pictures Inc.

SARRERAK

Gnat Zinema 2023 - Gipuzkoako III. Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldiko saio guztietarako sarrerak DOAKOAK izango dira.

Lortu zure sarrera egoitza bakoitzeko ohiko moduak erabiliz edo honako esteka honen bidez (saio bakoitzeko sarrerak nola lortu adierazten da bertan): https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ingurumena/gnaturaldia/zinema/sarrerak


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana