Franz Schubert Zikloa 2023: Marta Zabaleta, pianoa

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Martxoak 29
  • Franz Schubert Zikloa 2023: Marta Zabaleta, pianoa

Egitaraua:

Franz Schubert
Sonata la minorrean  Op. 143 D.784
Sonata la maiorrean D.959

Marta Zabaleta piano-jotzaile gipuzkoarrak ikasketen buruko lehen saria irabazi zuen 16 urte zituela Donostian, eta Europako eskolarik behinenetan ibili da harrezkero; besteak beste, Parisko CNSMn, D. Merlet-ekin; Madrilgo Escuela Reina Sofían, D. Bashkirov-ekin; eta Marshall Akademian, Alicia de Larrocharekin; eta beti lortu ditu kalifikaziorik garaienak.

Zabaleta irakaslea da gaur egun Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, bai eta Bartzelonako Marshall Akademiako zuzendaria ere, Alicia de Larrocha aurreko zuzendariak halaxe nahita. Europako kontserbatorio ospetsuek gonbidatu dute irakasle jardun zezan; besteak beste, Koloniako Hoghschule-k eta Londresko Trinity Laban-ek. Baita beste kontinente batzuetakoek ere, hala nola Bogotako Unibertsitateak edo Zeelanda Berriko Auckland-ekoak. Isaac Albéniz Fundazio Publikoak Albéniz domina eman dio.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana