Gutun Zuria 2023: Azkuna Zentroak ekoitzitako argitalpenen aurkezpena

Bilbao 2023(e)ko Martxoak 30
  • Gutun Zuria 2023: Azkuna Zentroak ekoitzitako argitalpenen aurkezpena

Gutun Zuria 2023

Gutun Zuria Bilbao Jaialdian edizioak presentzia berezia du. Aurten, aurkezpen editorialak Kubo Baltzan egingo dira.

Programan, Azkuna Zentroak ekoitzitako argitalpenen erakusketa nabarmentzen da, praktika artistiko garaikidearen osagarri baitira, haren ezagutza eta zabalkunderako:

Somewhere from here to heaven katalogo-liburua

Azkuna Zentroak ekoitzitako eta Garbiñe Ortegak komisariatutako Somewhere from here to heaven erakusketatik abiatuta, katalogo-liburu hau Bruce Baillie miresteko eta aintzatesteko espazio gisa sortu da, 1960ko hamarkadako funtsezko zinemagilea eta zinema esperimentalaren sustatzaile handia izan baitzen. Testu argitaragabeek, kasu batzuetan, eta historikoek, beste batzuetan, hizketaldi bat ezartzen dute Ipar Amerikako zinemagintzaren abangoardiako sortzailerik garrantzitsuenetako baten figuraren inguruan.

Egileak: Erika Balsom, Steve Anker, Scott McDonald, Jonas Mekas, Peter Hutton, Max Goldberg, Andréa Picard, JP Sniadecki, Apichatpong, Weerasethakul, Ana Vaz, Ben Rivers eta Eduardo Williams.

Metakoadernoak. Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoren sorkuntza-koadernoak

Metakoadernoak. Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoren sorkuntza-koadernoek zentroan egiten diren egonaldiko proiektuak gainditzen dituzten gaiak biltzen dituzte, eta beste formatu batzuk gehitzen dizkiote Babestu - Sorkuntzari laguntzeko programa bezalako ekimenen esparruan garatutako proposamen artistikoari.

AZ argitalpenen bilduma berria Scriptbarik, Angel Perez Puelles, M. Benito eta Macarena Recuerda Shepherd-en proiektuekin sortu da.

Stock aldizkaria. Artea, pentsamendua eta kultura garaikidea

Stock sorkuntza eta ikerketa artistikoaren inguruko ezagutza zabaltzeko plataforma editorial gisa sortu da, bertako, estatuko eta nazioarteko testuinguruan artisten eta sortzaileen ikusgarritasuna handitzeko, programazioa hedatzeko, Azkuna Zentroaren substratu kulturalaren geruza bat gehiago sortuz, eta ezagutzaren eta etorkizunaren sedimentua uzteko, ArtxiboAZ, zentroaren artxibo digitalaren bidez.

ARTXIBOAZ. Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoren artxibo digitala

ArtxiboAZ Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoren artxibo digital berria da, ireki zenetik zentroan izan den ekoizpen artistikoa bildu, sailkatu eta zabaltzen duena.

Plataforma honen bidez, kartelak, areto-orriak, liburuxkak, aldizkari-orriak, prentsako dosierrak eta ikus-entzunezkoak deskarga daitezke, hala nola argazkiak, audio-gidak, podcastak edo bideoak. ArtxiboAZ Mediateka BBKren katalogoari lotuta dago, eta datu-basea du artista eta kultura-eragileen profilekin.

Orain arte, 300 jarduera katalogatu dira artxiboAZen, proiektuaren corpus kulturala osatzen duten 7.100 artxibo baino gehiagotara sartzeko. Jardueraren lehen hilabeteetan 22.278 bisita izan ditu eta ia 40.000 dokumentazio-deskarga.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana