Idazmena praktika kritiko bat bezala garatzen duten poeten mahaia da hau.
Alerta egoera batean egongo balira bezala idazten duten ibilbide liluragarria eta errekonozimendu handia duten hainbat belaunalditako poeten mahaia da hau. Ama edo alaba izatea, gerraren eta bakearen krudelkeria, lesbianen gorputz maiteminduak edo maitasun diskurtsoa ez dago kapsulatuta. Idazketaren bidez deitzen gaituzte eta hartzen duten jarrera zein hartutako jarrera hori zelan eragiten digutenaren kezka sorrarazten dute. Testua bakarrik existitzen da irakurtzen denean, eta orduan, harreman dinamiko horretan, bere balioa ematen zaio. Poesiaren kasuan, agerikoa da poemak irakurtzera bultzatzen duela. Mahai honetan poetak daude, inplikatzeko munduak erakutsiko dizkigutenak.