Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandia: "Katuen kontuak"

Bergara 2023(e)ko Martxoak 30
  • Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandia: "Katuen kontuak"

“Katuen kontuak” emanaldiak musika eta literatura uztartzen du. Dozena bat kantu eta kantu bakoitzari sarrera literario bat. “Bidaia luzeko kantuak dira, edo, hobeto esanda, kantuak dira bidaia”, sortzaileen esanetan. Izan ere, Habanan sortutako testuak, Atlantikoa zeharkatu zuten eta Euskal Herrira heldu ziren “eskuz esku, konplizez konplize, sekretu bat konpartitzen dutenen artean sortzen den zirrara hori lagun”.

Joseba Sarrionandiak sortu zituen Kuban duela ia hamar urte. Hitzei, musika jarri zien Gose taldeko Ines Osinagak eta “Gosariak” proiektua gauzatu zuen. Orain, idazlea Euskal Herrian dela, letra horien jatorria eta zergatia azalduko ditu Osinagaren musikaz lagunduta.

Ozeano berak blaitzen ditu La Habana eta euskal kostaldea. Ozeano beraren zurrumurruaren gainean kulunkatuko dira hitzak eta melodiak. Ines eta Joseba. Baik baitira bidaia honen lemazainak. Ironia, salaketa, eromena… aupa Maurizia! Hamaika emozionatzeko jaio gara.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Martxoak 30
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Seminarixoa
    San Martin Agirre Plaza, 4
    Bergara
  • Zenbatekoa8 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Seminarixoa

Non

Euskadi, auzolana