Nano Antzerki Aroa 2023: "Prospectus Vitae"

Pamplona/Iruña 2023(e)ko Martxoak 30
  • Nano Antzerki Aroa 2023: "Prospectus Vitae"

Gontzal Uribe.

Errealitatea zatituta dago.
Zatiak sakabanatuta daude.
Ulertzea eraikitzea da.

Prospectus Vitae puzzle bat da. Amets, zientzia, errepresio eta adoleszentziaz diharduen drama bat. Pasadizo autobiografikoak eta erritu mitikoak uztartzen dituen umorezko show bat.

Buruko min existentzial zein neke sozio-politikoaren tratamendu laburretan erabiltzeko aholkatuta dago; bai eta asperduraren asperduraz bizitza astindu behar baduzu ere. Prospectus Vitae errezetarik gabe hartzen den medikamentu hipnotikoa da, arte eszeniko deiturikoen multzokoa.

Nano Antzerki Aroa 2023 zikloko 4 antzerki emanaldietarako bonua 10 € (Karrikirin salgai).


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2023(e)ko Martxoak 30
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Karrikiri
    Xabier Karrikaren Jaitsiera, 4 behe
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa3 € (Karrikirin salgai)
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Karrikiri

Non

Euskadi, auzolana