Natos y Waor, Narco, Su Ta Gar, Ciudad Jara, Huntza, Lágrimas de Sangre, Banda Bassotti, Kaotiko, Jarfaiter, Kaos Urbano, Sons of Aguirre & Scila, Bala, Liher, La Topadora eta The Lizards taldeek osatzen dute jaialdiaren bosgarren edizio honetako behin-betiko kartela, milaka pertsona orroka eta dantzan jarriko dituztenak.
Ohi bezala, 2023ko martxoaren 31n eta apirilaren 1ean egingo da jaialdia, Iruñeko Navarra Arena pabiloian. SARRERAK ETA ABONUAK SALGAI DAUDE JADA. Eguneko sarreren prezioa 37 eurokoa da eta bi egunetarako abonua erosteko aukera ere dago, 65 euroren truke.
Martxoaren 31n, ostiralean, Narco, Su ta Gar, Banda Basotti, Kaotiko, Bala, La Topadora eta Liher igoko dira oholtzara. Eta larunbatean, apirilaren 1ean, Natos y Waor, Lágrimas de Sangre, Ciudad Jara, Huntza, Jarfaiter, Kaos Urbano, Sons of Aguirre & Scila eta The Lizards taldeen txanda izango da.
Jaialdiaren formatua aurreko edizioen antzekoa izango da, barra eta jateko guneak eskainiko ditu bi egunetan zehar, eta, horietan, gaurkotasun handiko 15 banda igaroko dira agertokitik.