Euskal idazleak ondo daki kimera hutsa dela bere marfil-dorrean lan egiten duen idazlearen irudia.
Hasieratik dago ohituta askotariko generoetan lan egitera, itzultzera, editatzera, ekitaldiak antolatzera, eskolak ematera... Idazle ofizio hedatu hori izango dute abiapuntu Eider Rodriguezek eta Katixa Agirrek, eta beren ibilbidean argitaratutako azkeneko lanez jardungo zaizkigu halaber. Izan ere, Rodriguezek Eraikuntzarako materiala argitaratu zuen 2021ean eta Katixa Agirrek Berriz zentauro 2022an, azken boladako nobela nabarmenetako bi.