Apirilaren 1etik (larunbata), aurrera, KultUDABERRIA programa Laudiora helduko da berriro. Udaleko Kultura sailak, udalerriko bizitza soziala eta kulturala dinamizatzeko helburu bakarrarekin, haur, gazte eta adinekoentzako jarduera-programa zabala programatu du berriro. Ekitaldiak ekainaren 18ra, igandera, arte luzatuko dira.
Emanaldien artean, kontzertuak, dantza erakustaldiak, magia eta umore ikuskizunak, poesia errezitaldi bat, kalejirak eta "Food fest jaialdia" nabarmendu behar dira. Bertan, txikienentzako jarduerak eta ikuskizunak, kontzertuak, dj-a eta kale animazioa izango dira, herriko zenbait kultur eragilerekin batera.
APIRILA
- Hilak 1, larunbata / 20:00etan – ANDERE ABESBATZA. Kontzertu sakratua. Lamuzako Petri Deunaren Parrokia.
- Hilak 21, ostirala / 20:00etan – AKELARRE DANTZA TALDEA. Dantza erakustaldia. Alberto Acero plaza.
- Hilak 22, larunbata / 19:30etan – BI HOTSAK ABESBATZA. Kontzertua. Alberto Acero plaza.
- Hilak 27, osteguna / 19:00etan – LANKAIETAKO LAGUNAK. San Prudentzioko erretreta. Herriko Plaza.
- Hilak 28, ostirala / 19:00etan – EKIN JOLEAK. Kalejira. Herriko Plaza.
- Hilak 28, ostirala / 20:00etan – DEMODÉ QUARTET. Musika emanaldia. Alberto Acero plaza.
- Hilak 29, larunbata / 13:00etan – SAN ROKE MUSIKA ELKARTEA. Kalejira. Herriko Plaza.
- Hilak 29, larunbata / 18:00etan – OIHULARI KLOWN “Hor konpon”. Antzerkia. Herriko Plaza.
MAIATZA
- Hilak 6, larunbata / Egun osoa – LAUDIO eSPORTS EGUNA (BISONS). Bideojokoen ekitaldia. Polikiroldegia.
- Hilak 11, osteguna / 19:00etan – MICAELA PORTILLOREN MENDEURRENA. Dokumentala-Tertulia. Kasinoa.
- Hilak 12, ostirala / 20:00etan – “POETAS EN MAYO”. Poesia errezitala. Alberto Acero plaza.
- Hilak 13, larunbata / 19:00etan – ARTEON ABESBATZA. Kontzertua. Kasinoa.
- Hilak 13, larunbata / 20:00etan – MALAJE SOLO “Lope que te parió”. Antzerkia (komedia). Aldai plaza.
- Hilak 19, ostirala / 20:00etan – OSCAR TEROL. Umorezko ikuskizuna. Alberto Acero plaza.
- Hilak 26, ostirala / 20:00etan – ITXARKUNDIA. Dantzaplaza. Aldai plaza.
- Hilak 28, igandea / 11:00etan – EKIN JOLEAK. Kalejira. Santa Luzia.
- Hilak 28, igandea / 19:00etan – SAN ROKE MUSIKA ELKARTEA. Kontzertua. Aldai plaza.
EKAINA
- Hilak 2, ostirala / 20:00etan – ACORDES NAVARROS. Nafarroako jotak. Alberto Acero plaza.
- Hilak 3, larunbata / 17:00etan / 19:30etan – OIHALA ZABALTZEN “Un funeral de muerte”. Antzerkia. Kasinoa.
- Hilak 2, 3, 4 (ostirala, larunbata eta igandea) – FESTIVAL FOOD FEST JAIALDIA. Gastronomia, kontzertuak, umeentzako ekintzak… Ikusi ekitaldiaren egitaraua. Aldai plaza.
- Hilak 19, ostirala / 20:00etan – AUKERA DANTZAN “Aiurri”. Dantza erakustaldia. Herriko Plaza.
- Hilak 10, larunbata / 20:00etan – PEIO RIVAS ILUSIONISTA. Magia ikuskizuna. Kasinoa.
- Hilak 16, ostirala / 20:00etan – ITXARKUNDIA. Dantzaplaza. Alberto Acero plaza.
- Hilak 17, larunbata / 23:00etan – ESNE BELTZA. Erromeria. Alberto Acero plaza.
- Hilak 18, igandea / 19:00etan – ANDERE ABESBATZA. Kontzertua. Kasinoa.