"Francisco Escudero" Nazioarteko Akordeoi Konposizioko Lehiaketa 2023

Online 2023(e)ko apirilaren 3(e)tik 2023(e)ko irailaren 22(e)ra
  • "Francisco Escudero" Nazioarteko Akordeoi Konposizioko Lehiaketa 2023

Francisco Escudero Lehiaketaren helburua akordeoirako eta akordeoia duten gehienez lau interpreteko ganbara musikarako obren sorkuntza da. Horregatik, modalitate nagusia mota horretako obrei zuzenduta dago, adin eta nazionalitate guztietako parte-hartzaileei irekia, eta baldintza hauekin: aurkeztutako konposizioek gehienez ere 10 minutuko iraupena izatea, 2019ko urtarrilaren ondoren idatziak izatea eta aurrez editatu, saritu edo estreinatu ez izana.

Sari modura, konpositore irabazleak 2.000 euroko ordainsaria jasoko du, eta horrez gain, Hauspozek lan hau estreinatu eta argitaratzeko konpromisoa hartuko du.

16. edizio honetan, Hauspoz Elkarteak Lan Pedagogikoetara bideratutako sorkuntza-modalitate berri bat aurkezten du. Aurkeztutako obrak edozein instrumentu-talderentzat idatzi ahal izango dira, akordeoiarekin edo akordeoirik gabe, baldin eta 6 eta 18 urte bitarteko ikasleei zuzenduta badaude eta haien helburuak didaktikoak baino ez badira. Konpositore irabazleak 750 €-ko enkargua jasoko du Elkartearen eskutik, Topakord Akordeoi Gazteen Topaketaren hurrengo edizioan landu eta estreinatuko den akordeoi ensemblerako obra berri bat idazteko.

Lehiaketara aurkeztu nahi duten konpositoreek beherago dagoen izen-emate orriaren egin ahal izango dute. Inprimaki horretan, zein modalitatetara aurkezten diren zehaztu beharko dute, eta PDF formatuan erantsi partitura digitalaren ale bat edo eskuizkribuaren eskaneatze bat, biografia labur bat, jaiotze-data egiaztatzen duen agiri ofizial baten fotokopia eta lehiaketan izena emateko tasa ordaindu izanaren 25 euroko egiaztagiria.

Hauspoz

Laburrean

Euskadi, auzolana