Apirilaren 6tik 9ra bitartean, Elorriok Gazte Topagunea 2023 jaialdia hartuko du. Bertan, berrogei musika talde baino gehiago arituko dira, besteak beste, Merina Gris, Olaia Inziarte, Sua, Los Chikos del Maiz, Liher, Lukiek, Zetak, Süne, Dupla, Ezpalak eta Su Ta Gar.
Sarrerak salgai daude jada. Bonoek 59 euroko prezioa dute eta webgune honetan eros daitezke.