Ara Malikian

Bilbao 2023(e)ko Apirilak 14
  • Ara Malikian

Ara Malikian, libanoar eta armeniar jatorriko biolin-jolea, biran da Latin Grammy sarietarako izendatuta izan zen “15” albumaren ostean, Espainiatik igaro zeneko hamabosgarren urteurrenaren fruitua izandakoa. 2016an “The Incredible Story of Violin” diskoa argitaratu ostean eta 2018an bere zuzenekoa grabatu eta gero, “Royal Garage”rekin Bunbury, Kase O, Serj Tankian, Calamaro edo Corbijnekin kolaborazio handiak izan ditu. Bira honekin, aldiz, Ara Malikianek bere semeari egindako omenaldi boteretsu batekin harritzen gaitu berriro, amestutako askatasunaren alegoria gisa semearengan inspiratu baita.

Bira honetarako, Ara Malikian pianojolea artista bertutetsu hauekin batera dator, besteak beste, Ivan Melon Lewis pianojolea, bere belaunaldiko artista garrantzitsuenetakotzat jotzen dena, besteak beste Charles Aznavour, Joan Manuel Serrat, Joaquin Sabina eta Ainhoa Arteta bezalako artistekin kolaboratu duena; eta baita Ivan Ruiz Machado baxu-jolearekin, bere baitan 60 ekoizpen diskografiko baino gehiago dituena eta Dayan Abad kubatar jatorriko konpositore eta bateria jolearekin ere bai.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana