ART & MUSIC 2023 egitarauaren barruan.
Rocío Márquez, “cante jondoaren belaunaldi berriaren ahotsa” omen dena, eta Santiago Gonzalo, “Bronquio”, musika elektronikoa egiten duen punk jatorriko jereztarra, ekarrekin jardungo dira Guggenheim Bilbao Museoko Art & Music zikloan, datorren apirilaren 14an, ostiralarekin. Proposamen murgiltzaile bat aurkeztuko dute: Tercer cielo, flamenko sakona musika elektronikoarekin fusionatzen duen ikuskizuna, giza ahotsa makinarekin elkartzen duena soinu-testura ezberdinak, modulazioak, loop-ak, konpasa, isiluneak, arnasa, pop ikonografia, ayeoak eta poesia sortzeko.