“Lo que el viento se llevó” filmearen filmaketa desastre bat da. David O. Selznick zinema-ekoizleak filma geldiaraztea erabaki du, bideratu ahal izateko eta filma beti amestu izan duena izan dadin. Baina denbora bere kontra dihoa, eta geldialdi segundo bakoitza dirutza bat kostatzen ari zaio. Bere idazkari zorrotz eta hutsezinarekin, Poppenghul andereñoarekin, bere bulegoan garai hartako bi pertsona deitzea erabaki du egoera konpontzen saiatzeko: bere lagun handia eta gidoilari bikaina Ben Hetch, eta umore txarreko Victor Fleming talentuduna.