Aurten ere Iortiako Antzerki Tailerrak antzezlan berria aurkeztuko du udaberrian. Apirilaren 15ean izanen da Iortia Kultur Gunean.
Hiru ezezagunek autoa partekatzen dute bidaia bat egiteko. Zehazten zailak diren arrazoiengatik, istripu bat izaten dute berezi samarra den herri batetik gertu. Bertako biztanleak oso ezagunak egiten zaizkie, nahiz eta diruditenak izango balira, hilda egon beharko luketen. Hilak. Hilak! Zer ari da gertatzen? Nor da Morrigan jainkoa? Eta, batez ere,... beste inor hil behar da?