"La verdadera historia de la muerte de Francisco Franco"

Bilbao 2023(e)ko Apirilak 19
  • "La verdadera historia de la muerte de Francisco Franco"

Mexiko Hiriko Café Español kafetegian lan egin zuen garai batean Ignacio Jurado Martínezek; egun, berriz, azkenetan dago, burua ia erabat soildua, apenas entzuten du…, baina beti bezain gogotsu sartzen du muturra besteen elkarrizketetan. Egunero etortzen da Ignacio beste kafe honetara, bere benetako istorioa kontatzera. Kontatzera inoiz ausartu ez den istorio hura, alegia.

1960an argitaratu zuen Max Aubek, Mexikon, La verdadera historia de la muerte de Francisco Franco ipuina, bere umore zorrotzaren adierazgarri bikainetako bat. Manuscrito cuervo eta Crímenes ejemplares ipuinak ditugu umore horren beste bi adibide. Istorio benetan zoroa Aubek kontatzen diguna: asmatutako balentria, alde batetik, eta, bestetik, espainiar errefuxiatu politikoen asperdura nostalgikoa luzatzen zuen egoeraren eta Francoren diktaduraren kritika garratza. Hogei orrialde eskasetan aurkezten digu zerbitzari mexikar bat, espainiar exiliatuen erretolika entzuteaz asper-asper egina, Gerra Zibilaz jarduten baitira egunero, etengabe. Azkenik, konponbide hau bururatu zaio: Espainiara joatea eta Franco hiltzea, bere kafetegi zahar eta lasai haren baretasun atseginera itzultzeko.

 

 

Taldea

  • Egilea: Max Aub
  • Bertsioa: José Ramón Fernández
  • Zuzendaritza: Laura Ortega
  • Aktorea: Alfonso Torregrosa
  • Produkzioa: Spectare

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana