"Nevenka"

Bilbao 2023(e)ko apirilaren 21(e)tik 2023(e)ko apirilaren 22(e)ra
  • "Nevenka"

2001ean, Espainiako historian lehenengoz, emakume batek irabazi zuen politikari bati jazarpen sexuala egotzita egin zioten epaiketa. Nevenka Fernándezek alkate bat eserarazi zuen akusatuen aulkian. Lehenengo #MeToo kasua izan zen estatuan, eta auzitegiek arrazoia emakumeari eman bazioten ere, publikoki estigmatizatua izan zen. Orainalditik begiratuta, kasuak izan ginenaren irudia erakusten digu; aurreratu duguna ikus dezagun baina baita zauriak ere. Gaur egun, oraindik ere, «Nevenka» ispilua da haren aurretik izan ziren eta ondoren etorri diren emakumeentzat; aldatu egin den —edo agian ez hainbeste— gizarte baten isla da.

Nines Carrascalek eta Gema Matarranzek osatzen dute Histrión Teatro, antzerki garaikidean erreferentziazkoa den konpainia. Taldearen ibilbide artistikoak bi euskarri nagusi ditu: testua eta interpretazioa. Testua da proposamen artistikoa eusten duen egitura, eta interpretazioa, berriz, antzezleen eta ikusleen arteko lotura estua.

 

 

Taldea

  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Maria Goiricelaya.
  • Antzezleak: Gema Matarranz… (+ zehazteko daudenak).
  • Eszenografiaren diseinua eta eraikuntza: Álvaro Gómez Candela.
  • Argiztapenaren diseinua: Juan Felipe «Tomatierra».
  • Jantzigintza: Laura León.
  • Produkzio-zuzendaritza: Histrión Teatro.
  • Koprodukzioa: Portal71.
  • Laguntzaileak: Inaem.
  • Produkzio exekutiboa: Nines Carrascal y Sonia Espinosa.
  • Banaketa: Nines Carrascal y Rocío Pindado (Portal71).

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaHistrión Teatro
  • Data 2023(e)ko apirilaren 21(e)tik 2023(e)ko apirilaren 22(e)ra
  • Ordutegia19:30 (apirilak 21) eta 19:00 (apirilak 22)
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa11€ / 21€
  • Web Arriaga Antzokia

Non

Euskadi, auzolana