Poetika 2022: Alain López de Lacalle

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Apirilak 21
  • Poetika 2022: Alain López de Lacalle

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako elkarrizketa-solasaldia, Poetika zikloaren testuinguruan:

Idazlea: Edgar Lee Masters (1868-1950)
Itzultzailea: Alain López de Lacalle
Argitaletxea: Balea Zuria (Aritz Gorrotxategi)
Musika: Musikene

Alain López de Lacalle euskaratzailearekin elkarrizketa-solasaldia.

Orain dela ehun urte pasatxo New Yorken argiratu zela Spoon River AnthologyEdgar Lee Masters egilearen lan miresgarria. Edgar Lee 1868. urtean sortu zen Garnett herrian, Kansas estatuan. Abokatu egin zen ofizioz, lehenengo Chicagon eta gero New Yorken lan egiteko. Artean, poema liburuak argitaratzen zituen, arrakastarik gabe. 1915ean, baina, Spoon River Anthologylehen aldiz argitaratu zenean, inork ez zuen jakiterik izan, egileak berak ere ez, argitaratu zen hura poesia iparamerikarraren historian best seller bakarrenetakoa izango zela. Aurten, Alain López de LacalleSpoon River Anthology liburu horretako olerki guztiak (245 poema) ekarri ditu euskarara Balea Zuria argitaletxearen aginduz. Gotzon Barandiaranek Edgar Lee Mastersen antologiaren poema batzuk itzuli zituen armiarma.eus atarirako, 2018an, baina Balea Zuria etxeak kaleratu berri duenantologia honetan osorik dakar itzultzaileak Spoon River Anthology liburua.

Aritz Gorrotxategi editoreak gidatuko du elkarrizketa-solasaldia, eta Spoon River Anthology liburuaz, poesiaz, itzulpen lanaz eta beste hainbatgaitaz hitz egingo du Alain López de Lacallerekin.

(Hizkuntza: euskara)


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana