Dantza tailerra
Zein da alai egoten eta ondo pasatzen laguntzen didan musika? Ba al dago hunkitzen nauen musika-motaren bat? Tailer honetan egin nahi ditugun galderak dira.
Musika nahitaezko tresna da gure bizitzan. Bazter guztietan dago. Eta konturatu gabe, eragin egiten digu. Horri gutxieneko gorputzaren garapen bat gehitzen badiozu erritmoarekiko eta musika berarekiko, bizitzarako ongizate-tresna bat sortzen duzu, gorputza adierazteko eta bizitzeko balio digun ibilgailua delako.
Mugitzeko askea eta adierazkorra den gorputza, autoestimua duen eta bere burua balioesten duen pertsona batena da. Hala, gorputza, dantza eta mugimendua emozioak eta egoerak bideratzen lagunduko dien tresna bat da umeentzat, nolakotasunak eta gaitasunak azaleratzen lagundu dezakeena eta, tresna horri pertsona heldu batek laguntzen badio, are eta potentzial handiagoa izango du. Musika desberdinek sortuko dituzten jokoekin gorputza mugituz ondo pasatzeko gai izatea izango da tailer honen eragile nagusia.
Ana Capilla
Ikusmen-arloko sortzailea da, dantza, performancea, inprobisazioa eta interpretazioa biltzen dituena. Andaluziarra jatorriz, hamahiru urtetik gora daramatza Euskadin bizitzen. Dantza klasikoan lizentziaduna da eta formakuntza du dantza garaikide, yoga, pilates eta meditazio esparruetan. Bere konpainia du, eta hainbat obra egin ditu konpainia horrekin.
15 urte baino gehiago daramatza formakuntza jaso duen gaietan irakasten: dantza klasikoa, dantza garaikidea, pilates, yoga, gorputz-kontzientzia, meditazioa.