ABAO-OLBE: "Alzira"

Bilbao 2022(e)ko apirilaren 23(e)tik 2022(e)ko apirilaren 30(e)ra
  • ABAO-OLBE: "Alzira"

Konkistatzaileen aurkako gerran, Otumbok eta bere gudariek Álvaro gobernadore espainiarra harrapatuko dute. Hura hiltzear direla, Zamoro agertuko da. Tribuko buruzagia zendutzat zuten, baina, nola edo hala, Álvaroren seme Guzmánek eragindako torturetatik bizirik ateratzea lortu zuen. Halere, bere eskuzabaltasunaren erakusle, gobernadoreari onik joaten utziko dio. Otumbok aditzera emango du Zamororen andregai Alzira preso hartu dutela, Liman, aita Atalibarekin batera. Zamoro hara abiatuko da, haiek erreskatatzeko eta espainiarrei mendeku hartzeko asmoz.

Liman, Álvarok gobernadore-kargua Guzmán semearen esku utzi du. Hark bakea egin nahiko du inkekin, eta, Alzira maitearekin ezkonduta, ituna sinatu. Baina Alziraren bihotzak Zamoro besterik ez du maite, eta aitak ere ez du iritziz aldaraziko. Bitartean, Zamorok jauregian sartzea lortu, eta Guzmánek maitaleak ikusiko ditu. Zamoro preso hartuta, hitzarturiko itunaren baldintzak hautsiko ditu. Belauniko, Álvarok inkaren bizia salbatzeko eskatuko dio semeari, hari berea zor diolako, baina Guzmánek ez du keinurik txikiena ere egingo. Oste inkak hirira hurbiltzen ari direla entzutean, orduan erabakiko du Zamoro aske uztea eta aitaren errua garbitzea. Etsai biak gudu-zelaian elkartuko dira berriro.

Espainiarrek inken armada ahuldu eta Zamoro goizean erretzea erabakiko dute. Alzirak bizia barkatzeko eskatuko dio Guzmáni, eta baietz erantzungo dio: berarekin ezkontzen bada, Zamoro aske utziko du. Atsekabeturik, Alzirak gogoz kontra onartuko du eskaintza. Bitartean, espetxeko zaindariak erosirik, Otumbok ihes egiten lagunduko dio Zamorori, baina Alzira eta Guzmán ezkondu egingo direla jakitean, berehala itzuliko da Limara, uniforme espainiarra soinean, ezkontzako gonbidatuen artean ezkutatzeko. Guzmánengana iristea lortu, eta labankada sartuko dio bularrean. Hilzorian datzalarik, Guzmánek, kristau-fedea gogoan, Zamorori barkatu eta Alzirarekin ezkontzea baimenduko dio. Bere azken hatsean, hil aurretik, Álvarori bedeinkapena eman diezaion eskatuko dio.

Alzira Hui He*
Zamoro Sergio Escobar
Gusmano Juan Jesús Rodríguez
Ataliba David Lagares
Alvaro Josep Miquel Ramón*
Ovando Vincenç Esteve
Zuma Carmen Solís
Otumbo Gerardo López

Bilbao Sinfonietta
Coro de Ópera de Bilbao Zuz. Boris Dujin

Musika-zuzendaria Daniel Oren*
Eszena-zuzendaria Jean Pierre Gamarra*

Koprodukzioa ABAO / Gran Teatro Nacional del Perú / Opéra Royal Wallaonie-Liège

*ABAO Bilbao Operan debutatuko du

abao.org/

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2022(e)ko apirilaren 23(e)tik 2022(e)ko apirilaren 30(e)ra
  • OrdutegiaApirirak 23: 19:00. Apirilak 25 eta 27: 19:30. Apirirak 30: 19:00.
  • Lekua Euskalduna Jauregia
    Abandoibarra Etorbidea, 4
    Bilbao
  • Zenbatekoa39 €tik aurrera
  • Sarrerak Erosi
  • Web Euskalduna Jauregia

Non

Euskadi, auzolana