Principal Antzokiko Ganbera Zikloa 2023: Roberto Casado + Mentxu Pierrugues

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Apirilak 23
  • Principal Antzokiko Ganbera Zikloa 2023: Roberto Casado + Mentxu Pierrugues

Principal Antzokiko Ganbera Zikloa 2023.

Aurtengo egitaraua martxoaren 5ean hasiko da, Carlos Mena kontratenorra eta Ignacio Prego izango dira, azken hau organoarekin eta gakoarekin; apirilaren 23an, berriz, Roberto Casado txirularekin eta Mentxu Pierrugues pianoarekin ariko dira.

Maiatzaren 4an, Serena Sainz sopranoa eta Leyre Sainz de Urturi piano-jotzailea igoko dira Kontserbatorioko agertokira.

Abonamendutik kanpo, ekainaren 18an, arratsaldeko 19:30ean, Arabatxo Arabako Haur Abesbatzen Federazioaren kontzertua izango da.

Udazkenean, Kerzen Duok, Olatz Ruiz de Gordejuelak eta Salvador Bolónek osatutako taldeak, emanaldia izango du irailaren 17an, eta urrian bi hitzordu izango dira. Hilaren 8an Victor Parra, Ivan Casado eta Joana Otxoak osatutako hirukoteak kontzertua eskainiko du, eta urriaren 22an Sinkro Ensembleren emanaldia izango da, Bernaola Zikloaren koprodukzioarekin.

Abonamenduko 6 kontzertuetan, Jesús Guridi Musika Kontserbatorioko ikasleek hasierako artista gisa joko dute.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana