Iker Lauroba

Bilbao 2023(e)ko Apirilak 24
  • Iker Lauroba

Ibilbide luzea du Iker Lauroba musikariak: Utikan eta Hamaika Bide taldeetan aritu zen, eta 2004tik aurrera egin zen ezaguna, Lauroba taldeari esker. Bost disko plazaratu ditu, bakarka, 2015etik. Gainera, laguntzaile izan du Izarok lan batzuetan, eta haren taldearekin birak egin ditu Iker Laurobak.

Zenbait idazle eta bertsolarirekin elkarlanean jardun izan da; besteak beste, Harkaitz Cano, Leire Ugadi, Jon Martin, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendirekin. Haiekin batera sortutako kantuak abestuko ditu kontzertu berezi honetan. Ez da bakarrik arituko Iker: Olaia Inziarte, Hurbil Artola eta Leire Berasaluze izango ditu alboan, abesten eta instrumentuak jotzen.

 

Taldea

  • Taldea: Iker Lauroba, Olaia Inziarte, Urbil Artola, Leire Berasaluze

 

 
 

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana