Mosaico Italiano 3. Zinemaren eta literaturaren artean: "L’ora di religione, il sorriso di mia madre"

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Apirilak 26
  • Mosaico Italiano 3. Zinemaren eta literaturaren artean: "L’ora di religione, il sorriso di mia madre"

KM Kulturuneak eta Italia Txiki Elkarteak antolatutako proiekzioa eta solasaldia:

L’ora di religione, il sorriso di mia madre
(Erlijio ordua, nire amaren irribarrea)

Marco Bellocchio, 2002, 1:45' jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin

Gure sinesmen katolikoek gure jokabidean zuzenean eta zeharka nola eragiten duten aztertzen saiatzen da lan hau. Antiklerikala, nahiz eta teologikoki begirunetsua, Marco Bellocchioren filmak premisa sinesgaitz baina teorikoki justifikatu bat du abiapuntuan: pintore ateo (Sergio Castellitto ahaztezina) baten ama kanonizatzera doaz, Vatikanoak baimendutako familia jarduera batean. Hortik aurrera, tonu komiko delirante eta batzuetan oniriko batean garatzen da filma, Bellocchioren onena. Sari ugari irabazi ditu, baita zuzendari onenaren Europako Zinemaren Saria ere.

Partaideak: Francesco Roncaglia, Sara Agnetti.

(Hizkuntza: gaztelania, italiera; filmaren hizkuntza: italiera, gaztelaniazko azpitituluekin)


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana