Eñaut Elorrieta: "Fantasia"

Bilbao 2023(e)ko Apirilak 27
  • Eñaut Elorrieta: "Fantasia"

FANTASIA deitzen da Eñaut Elorrietaren disko eta bira berria. Hamar kantu berriz osatzen den lan honetan Aitor Etxebarria izan du ekoizle eta bidelagun Eñautek. Azken bi urteetan eskuz-esku egindako lanaren emaitza da Fantasia eta Eñauten berezko esentzia harrapatzen saiatu da Aitor, maitasuna hari duten kantu soil, bare eta ederrak biltzen dituen diskoan. Kantu guztiak konposatu ditu artista Gernikarrak, eta berak idatzitako hitzez gain Uxue Alberdi, Iñigo Astiz, Joseba Sarrionandia edo Itziar Ugarte idazleen letrak musikatu ditu. Eider Corral izan da arte eta irudi zuzendaria eta Uxue Alberdi arduratu da edizio literarioaz. Donostiko Elkar estudioan eta Bilboko Mala Estrata estudioetan grabatu eta nahastu dute lana, eta Jonan Ordorikak masterizatu du.

Diskoan parte-hartu duten musikarien artean Felix Buff, Amorante, Fernando Neira eta Xabi Zeberio daude besteak beste. Zuzenekoetan FANTASIA laneko kantuez gain bere ibilbide osoko kantuak eskeiniko ditu Eñautek bere ohiko zuzeneko musikariak lagun: Ander Zulaika, Ruben Caballero, Fernando Neira eta Txus Aranburu kasu.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana