"Un Oscar para Óscar"

Ermua 2023(e)ko Apirilak 28
  • "Un Oscar para Óscar"

Los Angeles hirian gaude, Akademiaren Oscar sarien zeremonia ospatzen den egunean; hain zuzen ere, hiriaren kanpoaldean dagoen motel xume batean, eszenatoki paregabea izango den gelan, eta beirate baten bidez, urrunean, Hollywoodeko kartel erraldoia ikusten den lekuan. Hemen datoz Óscar Manzano, film laburra sarietarako izendatua izan den zuzendari gaztea, Guillermo Barrientos Kultura ministroarekin eta Irene Navarro Ogasun ministroarekin batera. Bi politikarien errifirrafe etengabeen artean, jasaten ez direnak, eta zeremonia hasi eta ordu gutxira, Oscarren logelan Pauline gaztea agertzen da, Guillermok ezkutuan kontratatua, galan zehar eta alfonbra gorrian Oscarren emaztegaia izan dadin... Lauko talde ezinezko honek bere bizitzako gaurik zoroena biziko du motel isolatu horretan, denok batzen gaituen zerbaitetan topo egin eta ez aurkituz: gure ametsak eta horiek lortzeko bidean galtzen dugun guztia.

Egilea eta zuzendaria: Mario Hernández
Antzezleak: Jon Plazaola, Agustín Jiménez, Rebeca Lara eta Mara Guil
Iraupena: 90 minutu

www.ermua.es

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana