MusEkintza Jaialdia 2022/2023: "Tabernaria" + "Repiqueteo"

Bakio 2023(e)ko Apirilak 22
  • MusEkintza Jaialdia 2022/2023: "Tabernaria" + "Repiqueteo"
  • MusEkintza Jaialdia 2022/2023: "Tabernaria" + "Repiqueteo"

MusEkintza 2022/2023 jaialdiaren barruan.

  • Tabernaria - Mikel Martínez

“Instrukzioak Botatzeko Ondo Bat Kaña” Taberna baterako bakarrizketa da. Tabernariak bere ohiko bezeroak konbokatu ditu, kaña bat ondo botatzen erakusteko. Aitzaki bat da, bere kezkak, arrengurak, ilusioak eta desio frustratuak azaleratzeko. Formari dagokionez, egitura berezia proposatzen du, istorioa atzetik aurrera kontatzen delako. Hau ez da kapritxo estetiko bat, narrazioaren muinarekin lotuta baitago: denbora eta ekonomia eredu berrien gatazka.

 

  • Repiqueteo - Luna Luna

Egunak dira euria ari duela, eta soinuek bere barneko ahotsak gero eta indar handiagoa hartzea eragin dute. Catalina bere irratsaioa grabatzen saiatzen ari den idazlea da, bere pentsamentuak bere aurka borrokatzen duten bitartean. Iritsiko al da gure protagonista bere kontakizunaren bukaerara? Repiqueteo erritmoz eta umorez beteriko pieza da, freskotasuna ezaugarri nagusi duen obra delarik. Haurtzaroari lotutako irudiak gai heldu eta introspektibo batekin alderatzen dituen proposamen eszenikoak ikuslearen memorian aztarna utziko du.

 

Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea 946028513 telefonora deituta


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaMikel Martínez + Luna Luna
  • Data 2023(e)ko Apirilak 22
  • Ordutegia13:00 / 18:00
  • Lekua Txakolingunea
    Basigoko Bide Nagusia, 3
    Bakio
  • ZenbatekoaIzen-ematea
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Txakolingunea

Non

Euskadi, auzolana