Titereszena 2022-2023: "LA MONA SIMONA"

Tolosa 2023(e)ko Apirilak 29
  • Titereszena 2022-2023: "LA MONA SIMONA"

2022-2023ko Titereszena jaialdiaren barruan.

Bere sinplean ederra den ikuskizuna, adiskidetasunean eta naturarekiko maitasunean inspiratua, besteak beste. Berritzailea ere bada, hainbat teknika uztartzen dituelako: itzal txinatarrak, txotxongiloak, kontakizuna, interpretazioa… Gainera, mundu magiko bat irudikatzen du ipuin unibertsalak antzerkituz.
Tekniken nahasketa horrekin, eta teknika bakoitzak bakarka nahiz guztiek elkarren ondoan duten zailtasunarekin, ikuskizun berritzaile eta moderno bat sortu da, sortzailea eta kalitate artistiko handikoa, ezin aproposagoa familia osoak goza dezan.

Mila urteko Baobab baten adar batean zintzilik, Simona tximinoa egunsentiaren zain dago, loti, astro errege den Eguzkiari diosala egiteko. Zuhaitzaren azpitik pasatzen diren animalia guztiak gonbidatzen ditu ikuskizun zoragarria behatzera, eta bitartean ipuin bat kontatzeko eskatzen die, logalea eta itxaronaldiko bakardadea uxatzeko.

Aholkatutako adina: Familiarra, 5 urtetik aurrera
Iraupena: 50”
Hizkuntza: gaztelera

topic.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana