2023ko Aste Nagusiko kartel lehiaketa

Bilbao 2023(e)ko apirilaren 30(e)tik 2023(e)ko maiatzaren 31(e)ra
  • 2023ko Aste Nagusiko kartel lehiaketa

Bilboko Udalak 43. edizioa beteko duen Aste Nagusiko kartel lehiaketaren deialdia iragarri du. Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 29tik maiatzaren 31ko 23:59ak arte egongo da zabalik. Aurreko edizioan bezala, aurten abuztuaren 19tik 27ra egingo den Bilboko Aste Nagusia sustatzeko eta iragartzeko lanak aurkeztu gura dituztenek online aurkeztu beharko dituzte. Izan ere, atal horretan bertan izango dituzte eskuragarri lehiaketaren oinarriak.

Lehiaketa horretan edozein nazionalitatetako diseinu grafikoko profesionalek eta zaleek hartu ahal izango dute parte. Aurkeztutako lanek, gehienez bi parte-hartzaile bakoitzeko, originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta izenburu edo goiburu batez identifikatuta egon beharko dute. Izan ere, aniztasuna baloratuko da, rolak eta estereotipoak saihestuz.

Lanak formatu bertikalean aurkeztu beharko dira (50 cm x 70 cm) eta testu hau izan beharko dute: “BILBAO 2023-ASTE NAGUSIA-ABUZTUAK 19-27 AGOSTO”.

HERRITARREN AUKERAKETA

Kartel finalisten lehen aukeraketa Jai Batzordeak izendatutako Epaimahaiak egingo du. Epaimahaiak bederatzi kide izango ditu: diseinu grafikoaren eta inguruaren komunikazioaren munduarekin zerikusia duten bost pertsona; Udalbatzako hiru ordezkari, Itziar Urtasun Jai Batzordeko presidentea barne; eta Bilboko Konpartsen ordezkari bat.

Epaimahaiak 6 kartel aukeratuko ditu, eta kartel horiek ekainaren 19tik 25era bitartean egingo den herri-bozketan hartuko dute parte. Bozketa sistema misto bidez egingo da, 2023ko Aste Nagusiaren irudia aukeratzeko orduan herritarren parte-hartzea errazteko: aurrez aurreko herri-bozketa (zehaztu beharreko lekuan), udal webgunearen bidezko herri-bozketa, eta Epaimahaiaren bozketa. Kartel irabazlea, hiru bozketak batuta puntuaziorik handiena lortzen duena izango da. Epaia ekainaren 27an jakinaraziko da.

2023ko Aste Nagusia irudikatuko duen lan finalistak 3.000 euroko saria jasoko du.

bilbao.eus/

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana