Donostiako Musika Zinema Dokumentalaren Jaialdiak, Dock Of The Bay-k, nazioarteko film luzeen lehiaketa-sailerako eta film laburren lehiaketa-sailerako izena emateko eta lanak jasotzeko epea ireki du.
Dock Of The Bay, musikaren mundu zabala bere alderdi tematiko eta formaletan jorratzen duten ez-fikziozko filmen zabalkundean zentratzen den jaialdia da.
Dock Of The Bay jaialdia Donostian izango da 2023ko maiatzaren 1tik 6ra ohiko espazioetan: Trueba Zinemak, Antzoki Zaharra, Kutxa Kultur, Dabadaba...