"Ondareari begira"

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko maiatzaren 2(e)tik 2023(e)ko uztailaren 30(e)ra
  • "Ondareari begira"

Erakusketa hau gure inguruko ondarea berraurkitzeko gonbidapena da, hainbat begiradatatik. Gure ingurunea osatzen duten eta gure kultura herentziaz hitz egiten diguten espazioei, inguruneei, arkitekturei, tradizioei eta paisaiei egindako omenaldia da.

Zazpi urtetako ibilbidean, ondareari begira argazki lehiaketan parte hartu duten pertsonek  partekatu dituzten 600 argazki baino gehiagoren hautaketa txiki batek osatzen du erakusketa. Edizio bakoitzak ondare mota desberdin batean jarri du begirada, 7 urtetan Ondareari Begira ondare-kaleidoskopio bihurtuz.

Ondarean zehar egindako ibilbide bat da, orain utzita dauden lekuetatik, itsasotik eta bertako ohituretatik, industriatik, Euskal Herriko paisaia naturaletatik, berrerabilitako leku eta objektuetatik, meatzaritzatik edo gure arbasoengandik jasotako eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako tradizio edo adierazpen bizietatik.

Ondarebizia, K6 Gestión Cultural eta Museum Cemento Rezolaren proiektuak, herritarrengan begirada arretatsua piztea du helburu, inguruan dugun ondarea aitortu eta zaintzeko. Azken finean, aitortzen eta baloratzen dena zaindu eta babestu egiten da.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko maiatzaren 2(e)tik 2023(e)ko uztailaren 30(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00. Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Lekua Euskal Itsas Museoa
    Kaiko pasealekua, 24
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Euskal Itsas Museoa

Non

Euskadi, auzolana