39. Basarri Bertsopaper Saria

Zarautz 2023(e)ko maiatzaren 5(e)tik 2023(e)ko ekainaren 21(e)ra
  • 39. Basarri Bertsopaper Saria

Martxan da Zarauzko Udalak antolatzen duen Basarri bertsopaper saria. Aurtengoan, bertsogintza saritzeko sariketa honen 39. edizioa lehiatuko da. Aner "Euzkitze" bertsolari zarauztarra izan zen joan den edizioko garailea "Zopa hozten ari zaizu" bertso sortarekin.

Sariketan parte hartzeko lanek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu.
  • Gaia librea izango da.
  • Bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztuko da.
  • Parte hartzaileek gehienez bi lan bidali ditzakete.
  • Lanak originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dira.

Lanak bidaltzeko epea 2023ko ekainaren 21a bitartean egongo da zabalik eta garailea uztailaren 4an jakinaraziko da. Garaileak, 1.530 euro garbi jasoko ditu eta sari banaketa uztaileko Bertso Astean egingo da.

Hiru lagunek osatuko dute Basarri bertsopaper sariaren. 39. edizioko epaimahaia: Andoni Egañak, Nahikari Gabilondok eta Uxue Alkortak.

Lanak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira, kultura@zarautz.eus helbidera bidaliz. Informazio gehiago, udalaren webgunean, kultura@zarautz.eus eta  943 00 51 20 telefono zenbakian.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana